top of page

Errenaziemnduko musikak ezaugarri hauek zituen:

 

- Polifonia erabiltzen da, bai musika profanoan (madrigalak...) eta bai musika erlijiosoan (moteteak...). Madrigala Italian XIV. mendean sortutako eta Europan hedatutako musika-konposizioa da eta testuetan gai profanoak erabiltzen ziren. Motetea, berriz, XIII. mendean sortutako konposizio-mota da. Mezatako testu latindarrak kantatzeko sortu zen. Madrigalaren erlijio-alorreko aldagaitzat jotzen da.

 

- Bestelako musika profanoa ere badago, alaiagoa: "La pulce d´acqua

 

- Musikariak igo egiten dira eskala sozialean eta anonimotasuna galtzen dute. Errenazimenduko musikariek jadanik eliztarrak ez diren mezenasak ere izaten dituzte.

 

Josquin des Prez (Flandesko eskolako musikari ospetsuena), Giovanni Palestrina (Erromako musika eskola ospetsuaren sortzailea) eta Tomas Luis Victoria (Palestrinaren ikaslea izan zen) dira garai honetako autore garrantzitsuenak.

 

bottom of page