top of page

  Erdi Aroko musika Erdi Aroan kulturak eskaintzen digun gai liluragarrienetariko bat da. Baina erabat ezezaguna dugu. Denbora igaro arren irauten duten beste adierazpen artistiko batzuen aldean, musika jo ahala desagertu egiten da eta beronek irauteko era bakarra musika-notazioa egitea da. Notazio hau ez zen egiten Erdi Aroan edo informazio gutxirekin egiten zen, kasurik gehienetan erreprodukzio fidela egiteko informazio eskasegia eskaniz. Erdi aroko musika bi genero garrantzitsutan sailkatzen da: MUSIKA ERLIJIOSOA: Monasterio eta katedraletako musika. Oso genero garrantzitsua, garai honetan artea erlijioaren menpe baitzegoen. Musika honen funtzioa Jainkoa gorestea zen.  Musika Monodikoa (Kantu gregoriarra)  Musika Polifonikoa (Lehen asmakizun pilofonikoak) MUSIKA PROFANOA: Gazteluetan eta jauregietan musikari-gortesauak (trobalariak, troberoak), olerkariak eta herrixketan juglareak edo ministrilak.

bottom of page