top of page

  XX. mendean, II. mundu gerraren ondoren, iraultza handi bat eman zen mundu guztian eta horrek sekulako aldaketa eragin zuen musikan ere; elektronikak, telebistak, zineak, magnetofonoak, diskojogailuak eta abarrek musikan eragina izan zuten eta mugimendu eta estilo berriak sortzen hasi ziren:

  · Musika zehatza ( konkretoa): bizitzako soinuak eta zaratak jasotzen ditu: motoreak, hegazkinak, champagne botila baten kortxoa...etab. Musika mota hau Frantzian sortu zen 1948. urtean.

  · Musika elektronikoa: berak fabrikatzen ditu soinuak, generadore elektronikoen bitartez. Hirurogeiko hamarkadan Alemanian musika elektronikoa sortu zen. Biak teknika berri bat sortu dute: Musika Elektro - Akustikoa.

  · Musika aleatorioa: Interpretariari inprobisatzeko tarteak eskaintzen dizkion musika da.

  · Musika estokastikoa: Ordenadorea erabiltzen du musika egiteko.

bottom of page