top of page

  Barroko musikala 1600tik 1760 arte hedatu zen, Claudio Monteverdirengandik Antonio Vivaldi, Johann Sebastian Bach eta Georg Friedrich Händelganaino. Italia, Alemania eta Frantzia izan ziren berrikuntza aro honen gune garrantzitsuenak. Opera, oratorioa etakantata garai honetan sortu edo finkatu ziren, hirurak Italian. Orduan ere, beste zenbait genero garatu ziren: sonata, suitea, concerto grossoa eta sinfonia. Lehengoez gain, aipagarriak dira Tomaso Albinoni, Arcangelo Corelli, Domenico Scarlatti, Giovanni Battista Pergolesi, Georg Philipp Telemann, Johann Pachelbel edo Henry Purcell.

bottom of page